XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Patxik, 1974. urtean 26 urte dauzkan gazte batek, Azpileko 1914. urteko maisu izatea erabaki du.

Azpil Liputz eskualdeko herri txiki bat da, Easa du bere hiriburu.

Aintzinan Azpilen deabrua menperatua izan zen eta bere eskeletoaren gainean herria eraiki zuten.

Honek Azpileri nortasun berezia eman dio, bere biztanleak ez bait diote deabruari beldurrik.

Baina 1830. urtetik aurrera agintariak beldur hau pizten hasten dira.

Garai honetan herriaren agintea hiru gizonen esku dago: Don Estebe apaiza, Don Kosme alkatea eta Don Anxelmo maisua.

Azken hau hiltzean Patxi jarriko da bere ordez: honek gauza asko aldatuko ditu.

Patxiren lagunik onena Kepa zen.

Honen semea, Pello, Barisara joan zen ikasketak egitera eta handik itzultzean oilar bat ekarri zuen berarekin; oilar beltz bat, isatsa berdearekin.

Baina oilar eder honek bazuen akats bat: mutua zen.

Don Kosmek Easako alkatearekin tratu bat egin zuen Azpil bere menpean jarraitu zedin, hau ospatzeko jan eta jan egin zuen lehertu arte.

Don Kosme hilda alkate berria hautatu behar zuten azpildarrek.

Patxiren aldetik Pello aurkeztu zen eta beste aldetik Don Justiniano, Don Kosmeren semea.

Bi alkategaiek udaletxeko balkoitik hitzegin zuten, Don Justiniano Azpil Easatar baten alde eta Pello Azpil azpildar baten alde.

Azken honek alkate hautatzen bazuten eguzkia mendebaldetik aterako zela agindu zuen, hau esaterakoan oilar mutuak bere lehenengo kukurrukua abestu zuen.

Hauteskunde eguna iristerakoan, Pellok esan bezala, eguzkia mendebaletik atera zen.

Hautatua izan baina herriari hitzegiten hasi zitzaionean, norbaitek tiro batez erahil zuen.

Orduan oilarra hegan hasi eta Pelloren abotsarekin bertsoak kantatu ondoren bere bigarren kukurrukua kantatu zuen.

Orain Don Justiniano izango zen alkate.